2 Hau hil zenean, Elat hiria berreskuratu eta berreraiki zuen Uziasek.
3 Hamasei urte zituen errege izaten hastean, eta berrogeita bi urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Jekolias zuen izena eta Jerusalemgoa zen.
4 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Amatziasek bezalaxe.
5 Zakarias bizi izan zen bitartean, Uziasek Jaunarengana jo zuen beti, Jainkoari begirune izaten erakutsi baitzion hark. Eta Jaunarekiko zintzo izan zen bitartean, Jainkoak lagundu egin zion.
6 Filistearren kontra abiaturik, Gat, Jabne eta Axdodeko harresiak eraitsi zituen, eta gero hiriak eraiki Axdod eskualdean eta filistearren lurraldean.
7 Jainkoak lagundu zion filistearrak, Gur-Baalen bizi ziren arabiarrak eta meundarrak garaitzen.
8 Meundarrok zerga ordaindu zioten Uziasi.Honen izena Egiptoko mugetaraino zabaldu zen, oso indartsu izatera heldu baitzen.