4 Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen —tenpluaren zabalera bera—, eta hirurogei metro gora. Barrua urre garbiz jantzi zuen.
5 Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero, palmondo eta lore-sortazko irudiz apaindu zuen,
6 baita harribitxiz ere. Urrea Parbaimdik ekarria zen.
7 Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen.
8 Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal —tenpluaren zabalera bera—. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen.
9 Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen. Goiko gelak ere urrez estali zituen.
10 Toki santu-santurako metalezko hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi.