7 Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen.
8 Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal —tenpluaren zabalera bera—. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen.
9 Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen. Goiko gelak ere urrez estali zituen.
10 Toki santu-santurako metalezko hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi.
11-13 Hegaldun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdialdeko bi hegoek, berriz, elkar ukitzen zuten. Hego bakoitza bi metro eta erdikoa zen. Hegaldun izaki haiek zutik zeuden, sarrerara begira.
14 Errezela ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua eta bertan hegaldun izakiak bordatu zituen.
15 Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitela zuen.