1 Ezekiasek dei egin zien Israel eta Judako guztiei, eta Efraim eta Manasesen lurraldeetakoei ere dei-gutunak bidali zizkien, Jerusalemera, Jaunaren etxera, etor zitezen, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, Pazko-jaia ospatzera.
2 Izan ere, erregeak, buruzagiek eta Jerusalemgo jendeak, batzarturik, Pazkoa bigarren hilabetean ospatzea erabakia zuten.
3 Ezin izan zuten bere garaian ospatu, garbikuntza eginiko apaizak aski ez zirelako eta jenderik ere bildu ez zelako Jerusalemen.
4 Ongi iruditu zitzaien hori bai erregeari, bai biltzar osoari.
5 Beer-Xebatik hasi eta Danerainoko israeldar guztiei deia zabaltzea erabaki zuten, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, Pazko-jaia Jerusalemen ospatzera etor zitezen, gehienek ez baitzuten ospatu agindua dagoen eran.
6 Mezulariak, erregearen eta buruzagien gutunak harturik, Israel eta Juda osoan barrena ibili ziren, erregearen aginduz mezu hau emanez: «Israeldarrok, itzul zaitezte Jaunarengana, Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoarengana. Bera ere itzuliko da, Asiriako erregearen eskuetatik ihes egin eta bizirik gelditu zaretenongana.