1 Orduan, Salomonek esan zuen:«Jauna, ilunpean biziko zinelaesan zenuen.
2 Baina nik etxe bikaina eraiki dizut,betiereko zeure bizileku».
3 Israeldarren biltzar osoa zutik zegoen. Erregeak, haiengana itzulirik, biltzarra bedeinkatu zuen,
4 esanez: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitzemandako hura:
5 “Nire herri Israel Egiptotik atera nuen egunetik ez dut Israelgo leinu guztien artean inongo hiririk hautatu, nire egoitza izango zen etxea egin ziezadaten. Eta ez nuen ene herri Israelen buruzagi izango zen gizonik ere aukeratu.
6 Orain, ordea, Jerusalem hautatu dut neure bizileku eta David neure herri Israelen buruzagi”.