1 Hauek dira, nork bere senideak eramanez, beren aita Jakobekin batera Egiptora joan ziren israeldarren izenak:
2 Ruben, Simeon, Lebi, Juda,
3 Isakar, Zabulon, Benjamin,
4 Dan, Neftali, Gad eta Axer.
5 Jakoben ondorengoak, guztira, hirurogeita hamar lagun ziren. Ordurako, Jose Egipton zegoen.
6 Jose, beronen senideak eta belaunaldi hura guztia hil eta gero,
7 israeldarrek seme-alaba asko izan zuten; erruz ugaldu ziren eta, hain indartsu egin zirenez gero, lurralde osoan zabaldu ziren.