Irteera 15 EABD

Moisesen gorazarrea

1 Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez:«Jaunaren omenez abestuko dut,egundoko garaipena lortu baitu,nola zaldiak hala zaldunakitsas hondora amilduz.

2 Jaunari diot abesten,bera dut indar, bera salbatzaile.Neure Jainkoa dut: gorespen hari!Neure aitaren Jainkoa:goraipatua bedi!

3 Gudari da Jauna,Jauna du izena.

4 «Jaunak itsasoan hondoratu ditufaraoiaren gurdi eta gudarostea,Itsaso Gorrian murgildugudalbururik bikainenak.

5 Itsasoak ditu azpiratu,hondora jaitsi diraharritzarraren antzera.

6 «Zure eskuina, Jauna,izugarri indartsu!Etsaia desegin du.

7 Zeure ahalmen handiaz dituzuarerioak zanpatu;haserre-sua piztueta lastoa bezala erre.

8 Zuk haserrez haize emaneta urak metatu dira;uhinak harresi gisa zutitu,itsas urak tinko gelditu.

9 Etsaiak pentsatu zuen:“Pertsegitu eta harrapatuko ditut,lapurtu eta harrapakina banatuko,aseko dut neure gutizia.Ezpata zorrotik ateraeta haietaz jabetuko naiz”.

10 Baina zuk haize emaneta itsasoak irentsi ditu;ekaitz-uretan hondoratu diraberunaren antzera.

11 «Nor zu adinakorik, Jauna,jainkoen artean?Nor zu adinakorik,zure santutasunak dirdai egitean?Nor zu adinakorikgauza harrigarrieta izugarriak egiten?

12 Zuk eskua luzatueta lurrak etsaiak irentsi!

13 Maitasunez gidatzen duzuaskatu duzun herria.Indarrez daramazuzeure egoitza santura.

14 Hau entzutean,herriak larri dirafilistearrak beldur-ikaraz,

15 Edomgo buruzagiak dardaraz;Moabeko handikiak izuturik,kanaandar guztiak asaldaturik.

16 «Jauna,zure beso indartsuaren eraginez,hor daude herriak harri eta zur,izuak eta beldur-ikarak harturik,zuk eskuratu duzun herriaigaro bitartean!

17 Jauna,zuk sarrarazten duzu zeure herriaeta zeure mendian landatzen,zeure ondarean,zeure egoitza egin duzun lekuan,zeure eskuz eraiki duzunsantutegian.

18 Jauna errege da betierean!»

19 Faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldunak itsasoan sartu zirenean, Jaunak itsas urak gainera erorarazi zizkien; israeldarrak, ordea, itsas erditik igaro ziren oinik busti gabe.

20 Miriam profetesak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta emakume guztiak atzetik joan zitzaizkion, dantzan eta danbolina joz.

21 Miriamek honela eman zion hasiera kantuari:«Kanta Jaunaren omenez,garaipen harrigarria lortu baitu,nola zaldiak hala zaldunakitsas hondora amilduz».

ISRAELDARRAK BASAMORTUAN (15,22—18,27)

Mara oasiko urak gezatu

22 Moisesek israeldarrak abiarazi zituen Itsaso Gorritik. Xur basamortura jo zuten eta hiru eguneko bidea egin basamortuan barrena, urik aurkitu gabe.

23 Mara izeneko tokira iritsi ziren; baina ezin izan zuten hango ura edan, mingotsa baitzen. Horregatik zeritzon leku hari Mara —hau da, «Mingots»—.

24 Jendea marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: «Zer edan behar dugu?»

25 Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari. Eta Jaunak zuhaixka bat erakutsi zion. Moisesek zuhaixka uretara jaurti eta ura gezatu egin zen.Toki hartan probatu zituen Jaunak, eta arau eta usadioak ezarri zizkien.

26 Esan zien: «Nire, zuen Jainko Jaun honen, mintzoa arretaz entzuten baduzue, eta niri atsegin zaidana egiten, nire aginduak aditzen badituzue eta nire arauak betetzen, ez dizuet zuei egiptoarrei bidali nien gaitzik igorriko, ni, Jaun hau, sendagile bainauzue».

27 Gero, Elim-era heldu ziren. Hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zeuden han, eta bertan kanpatu ziren, ur ondoan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40