18 Orduan, erregeak deitu eta esan zien:—Zer dela-eta uzten dituzue mutikoak bizirik?
19 Emaginek erantzun zioten:—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.
20 Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu.
21 Eta emaginei beraiei, Jainkoari begirune izan ziotenez gero, ondorengoak eman zizkien.
22 Orduan, faraoiak agindu hau eman zion herri osoari: «Bota Nilo ibaira hebrear mutiko guztiak! Neskak, berriz, utzi bizirik!»