7 israeldarrek seme-alaba asko izan zuten; erruz ugaldu ziren eta, hain indartsu egin zirenez gero, lurralde osoan zabaldu ziren.
8 Jose ezagutu ez zuen errege berri bat izan zen Egipton,
9 eta bere herriari esan zion: «Hara, israeldar herria gu baino ugariago eta indartsuago bihurtzen ari da.
10 Beraz, zuhur jokatu beharrean gaude, areago ugal ez daitezen; bestela, guduren bat sortuko balitz, gure etsaiekin elkartu eta gure aurka egingo lukete borroka, eta gero Egiptotik alde egingo ligukete».
11 Horregatik, egiptoarrek lan-arduradunak ezarri zizkieten israeldarrei lan neketsuetara makurrarazteko. Honela, Pitom eta Ramses eraiki zituzten, faraoiaren gudarostearentzat hornigaiak biltzeko hiriak.
12 Baina zenbat eta zanpatuago, orduan eta ugariago eta hedatuago egin ziren. Israeldarrez gogaiturik, egiptoarrek
13 esklabotza gogorra ezarri zieten