1 Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz faraoiagana. Bera eta bere funtzionarioak setatsu bihurtu ditut, neure mirariak haien artean erakusteko,
2 eta zuk kontatu ahal izango diezu zeure seme eta bilobei nola erabili ditudan egiptoarrak eta zer mirari egin ditudan haien artean. Honela jakingo duzue ni naizela Jauna».
3 Moisesek eta Aaronek faraoiagana joan eta esan zioten: «Hau dio Jaunak, hebrearren Jainkoak: Noiz arte jardun behar duzu niri amore eman nahi ezta? Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten;
4 bestela, bihar larrapoteak erakarriko ditut zure lur-mugetara;
5 dena estaliko dute, lurra bera ezin ikusteraino. Kazkabarrak hondatzeke utziriko apurra ere jan egingo dute eta baita landetan ernetzen ari diren zuhaitzak ere.
6 Zure jauregia eta zure funtzionario eta egiptoar guztien etxeak beteko dituzte. Zure guraso eta aiton-amonen egunetatik gaurdaino ikusi ez den bezalakoa izango da».Eta hori esanda, Moisesek faraoiari bizkarra eman eta alde egin zuen.