15 lurra ezin ikusteraino estali baitzuten. Kazkabarraren ondoren gelditu ziren landareak eta zuhaitzetako emaitzak irentsi zituzten. Ez zen berdegunerik gelditu Egipto osoan, ez belardietan, ez zuhaitzetan.
16 Faraoiak Moisesi eta Aaroni presaka deitu eta esan zien: «Zuen Jainko Jaunaren aurka eta zuen aurka egin dut bekatu;
17 barkatu oraingo honetan ere nire bekatua eta egiozue erregu zeuen Jainko Jaunari, heriotza-zigor hau alden diezadan».
18 Irten zen Moises faraoiaren aitzinetik eta otoitz egin zion Jaunari.
19 Orduan, Jaunaren eraginez, mendebaldeko haizeak jo zuen indartsu; honek larrapoteak aurrean eraman eta Itsaso Gorrira jaurti zituen. Ez zen larrapote bat bera ere Egipto osoan gelditu.
20 Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia, israeldarrei joaten ez uzteko.
21 Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Altxa ezazu eskua zerurantz eta ukitzeko moduko ilunpeak izango dira Egipton».