1 Jaunak esan zion Moisesi: «Beste izurri bat bidaliko diet oraindik faraoiari eta egiptoarrei. Ondoren, utziko dizue hemendik joaten; utzi ez ezik, bota ere egingo zaituzte behin betiko.
2 Orain, esaiezu israeldarrei, gizonezko nahiz emakumezkoei, beren auzokoei urrezko eta zilarrezko bitxiak eskatzeko».
3 Jaunari esker, israeldarrek egiptoarren abegi ona irabazi zuten. Are gehiago, Moises bera aparteko gizontzat zeukaten, bai faraoiaren funtzionarioek, bai Egiptoko herri osoak.
4 Moisesek esan zion faraoiari: «Hau dio Jaunak: Gauerdian Egipto erditik igaroko naiz
5 eta egiptoar lehen-semeak oro hilko dira, errege-aulkian esertzen den faraoiaren lehen-semetik hasi eta errotan ari den neskamearen lehen-semeraino, baita lehen abere-kumeak oro ere.
6 Garrasi latzak izango dira Egipto osoan, inoiz ere izan ez diren eta berriro izango ez diren bezalakoak.