20 Miriam profetesak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta emakume guztiak atzetik joan zitzaizkion, dantzan eta danbolina joz.
21 Miriamek honela eman zion hasiera kantuari:«Kanta Jaunaren omenez,garaipen harrigarria lortu baitu,nola zaldiak hala zaldunakitsas hondora amilduz».
22 Moisesek israeldarrak abiarazi zituen Itsaso Gorritik. Xur basamortura jo zuten eta hiru eguneko bidea egin basamortuan barrena, urik aurkitu gabe.
23 Mara izeneko tokira iritsi ziren; baina ezin izan zuten hango ura edan, mingotsa baitzen. Horregatik zeritzon leku hari Mara —hau da, «Mingots»—.
24 Jendea marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: «Zer edan behar dugu?»
25 Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari. Eta Jaunak zuhaixka bat erakutsi zion. Moisesek zuhaixka uretara jaurti eta ura gezatu egin zen.Toki hartan probatu zituen Jaunak, eta arau eta usadioak ezarri zizkien.
26 Esan zien: «Nire, zuen Jainko Jaun honen, mintzoa arretaz entzuten baduzue, eta niri atsegin zaidana egiten, nire aginduak aditzen badituzue eta nire arauak betetzen, ez dizuet zuei egiptoarrei bidali nien gaitzik igorriko, ni, Jaun hau, sendagile bainauzue».