1 Israeldarren elkarte osoa Elimdik irten eta Elim eta Sinai artean dagoen Sin basamortura heldu zen. Bigarren hilaren hamabosta zen Egiptotik irtenez gero.
2 Han, basamortuan, elkarte osoa marmarrean hasi zen Moises eta Aaronen aurka,
3 esanez: «Hobe genukeen Jaunak Egipton hilarazi bagintu, haragi-eltze inguruan eseri eta ase arte jaten genuenean! Zuek, ordea, gu denok goseak hiltzera ekarri gaituzue basamortu honetara».
4 Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Janaria eroraraziko dizuet euri gisa zerutik. Herria egunean egunekoa biltzera aterako da. Probatu egin nahi dut, ea nire esanera dabilen ala ez.