1 Egiptotik atera eta hirugarren hila bete zen egunean iritsi ziren israeldarrak Sinai basamortura.
2 Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren, eta han ezarri zuten kanpalekua, mendiaren aurrez aurre.
3 Moises mendira igo zen Jainkoarengana.Jaunak menditik dei egin eta esan zion: «Mintza zakizkie Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta adierazi hau:
4 Ikusi duzue zer egin diedan egiptoarrei, eta nola, arranoak bere kumeak hegaletan bezala hartuz, niregana ekarri zaituztedan.
5 Beraz, nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen, zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia, nirea baita lur osoa;
6 apaiz-erreinu izango zaituztet, niri sagaraturiko herri. Hau da israeldarrei esango diezuna».