2 Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren, eta han ezarri zuten kanpalekua, mendiaren aurrez aurre.
3 Moises mendira igo zen Jainkoarengana.Jaunak menditik dei egin eta esan zion: «Mintza zakizkie Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta adierazi hau:
4 Ikusi duzue zer egin diedan egiptoarrei, eta nola, arranoak bere kumeak hegaletan bezala hartuz, niregana ekarri zaituztedan.
5 Beraz, nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen, zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia, nirea baita lur osoa;
6 apaiz-erreinu izango zaituztet, niri sagaraturiko herri. Hau da israeldarrei esango diezuna».
7 Joan zen Moises eta, herri-arduradunei dei eginik, Jaunak agindu guztia adierazi zien.
8 Orduan, herriak aho batez erantzun zuen: «Jaunak agindu guztia beteko dugu».Herriaren erantzuna Jaunari eramatera joan zen Moises.