22 Niregana hurbil daitezkeen apaizek beraiek ere egin dezatela garbikuntza, haien artean sarraskirik egin ez dezadan.
23 Moisesek esan zion Jaunari:—Herria ez da ausartuko Sinai mendira igotzera, zuk zeuk ohartarazi baitiguzu eta agindu mendiari mugak ezartzeko eta sakratutzat hartzeko.
24 Baina Jaunak esan zion:—Jaits zaitez eta igo berriro Aaronekin. Baina apaizak eta herria ez daitezela ahalegin niregana igotzen, haien artean sarraskirik egin ez dezadan.
25 Jaitsi zen Moises eta israeldarrei hitz egin zien.