6 apaiz-erreinu izango zaituztet, niri sagaraturiko herri. Hau da israeldarrei esango diezuna».
7 Joan zen Moises eta, herri-arduradunei dei eginik, Jaunak agindu guztia adierazi zien.
8 Orduan, herriak aho batez erantzun zuen: «Jaunak agindu guztia beteko dugu».Herriaren erantzuna Jaunari eramatera joan zen Moises.
9 Jaunak esan zion: «Hara, laino itxi batean aurkeztuko natzaizu, herriak zurekin mintzatzen entzun diezadan eta aurrerantzean zuregan ere sinets dezan».Moisesek Jaunari jakinarazi zion herriaren erantzuna.
10 Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz eta garbikuntza egin dezala herriak gaur eta bihar: garbi ditzatela arropak
11 eta egon daitezela prest etzirako, orduan jaitsiko bainaiz ni, Jaun hau, Sinai mendira, herri osoaren aurrean.
12 Ezarri mugak mendi inguruan eta esaiozu herriari ez igotzeko mendira, ezta hurbildu ere maldara: mendira hurbiltzen denak heriotza-zigorra izango du.