16 «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
17 «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».
18 Herri osoak sumatzen zituen trumoi eta tximistak, turuta-hotsak eta mendia ketan, eta, beldurrez dar-dar, urrutian zeuden geldi.
19 Esan zioten, bada, Moisesi:—Hitz egizu zuk eta adituko dizugu; baina ez diezagula Jainkoak hitz egin, hil ez gaitezen.
20 Moisesek erantzun zien:—Ez izan beldur! Jauna zuek probatzera etorri da, berari begirune izanik, bekatu egin ez dezazuen.
21 Herria urruti gelditu zen, eta Moises Jainkoa zegoen laino beltzera hurbildu zen.
22 Jaunak esan zion Moisesi:«Esan israeldarrei: Zeuek ikusi duzue nola mintzatu natzaizuen zerutik.