21 Herria urruti gelditu zen, eta Moises Jainkoa zegoen laino beltzera hurbildu zen.
22 Jaunak esan zion Moisesi:«Esan israeldarrei: Zeuek ikusi duzue nola mintzatu natzaizuen zerutik.
23 «Ez iezadazue egin, ez zilarrezko, ez urrezko idolorik.
24 «Egidazue buztinezko aldare bat, eta eskaini bertan zeuen ardi eta idiak erre-opari eta elkartasun-oparitzat; ni gurtzeko adieraziko dizkizuedan leku guztietan, han izango nauzue eta bedeinkatuko zaituztet.
25 «Harrizko aldarerik egiten badidazue, ez egin harlanduz; zizelez landua izanez gero, profanatua geldituko litzateke eta.
26 «Ez egin mailadirik ene aldarera, hara igotzean zeure lotsariak agerian jar ez ditzazun».