23 Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,
24 begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,
25 erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.
26 «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, begian jotzen badu eta begia hondatzen, libre utziko du hondatutako begiaren ordain.
27 Hortz bat hausten badio, libre utziko du hortzaren ordain.
28 «Idi batek gizaseme nahiz emakumeren bat adarkatzen badu eta hiltzen, harrika hilko dute eta haren okelarik ez dute jango; baina idiaren jabea errugabetzat emango dute.
29 Alabaina, idiak lehen ere adarkatzen bazuen eta, jabeak, jakinaren gainean egon arren, zaindu ez duelarik, idi horrek norbait, gizaseme nahiz emakume, hiltzen badu, harrika hilko dute, eta jabea ere heriotzara emango.