7 «Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara.
8 Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta.
9 Bere semeari emaztetzat ematen badio, alaba bati dagokionez hartuko du.
10 Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izango dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkontza-bizikidetzarik ere.
11 Ez badizkio ematen, emaztea libre geldi daiteke, ezer ordaindu gabe.
12 «Norbait jo eta hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.
13 Baina nahi gabe egin badu eta halabeharrez, neuk adieraziko diot zein lekutan babes daitekeen.