10 Han Israelen Jainkoa ikusi zuten: oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena.
11 Israelgo buruzagiek kalterik jasan gabe ikusi ahal izan zuten Jainkoa; gero, otordua egin zuten haren aurrean.
12 Jaunak esan zion Moisesi: «Igo mendira niregana, eta zaude han: harlauzak emango dizkizut eta haietan idatziko israeldarrei irakatsi behar dizkiezun lege eta aginduak».
13 Jaiki eta Jainkoaren mendira igo zen Moises, Josue bere laguntzailearekin.
14 Herri-arduradunei esan zien: «Itxaron hemen gu itzuli arte. Hor dituzue Aaron eta Hur; inork arazorik balu, jo dezala horiengana».
15 Ondoren, mendira igo zen Moises. Lainoak mendia estali zuen,
16 eta Jauna, aintzaz beterik, Sinai mendian kokatu zen. Sei egunez estali zuen lainoak mendia; zazpigarrenean Jaunak dei egin zion Moisesi lainotik.