7 Gero, itun-liburua hartu eta herriari irakurri zion. Herriak erantzun zuen: «Onartuko dugu eta beteko Jaunak esandako guztia».
8 Moisesek odola hartu eta herriaren gain zirtatu zuen, esanez: «Odol hau da xedapen hauen guztien arabera Jaunak zuekin egin duen itunaren ezaugarria».
9 Moises mendira igo zen, Aaron, Nadab, Abihu eta Israelgo arduradunetako hirurogeita hamarrekin.
10 Han Israelen Jainkoa ikusi zuten: oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena.
11 Israelgo buruzagiek kalterik jasan gabe ikusi ahal izan zuten Jainkoa; gero, otordua egin zuten haren aurrean.
12 Jaunak esan zion Moisesi: «Igo mendira niregana, eta zaude han: harlauzak emango dizkizut eta haietan idatziko israeldarrei irakatsi behar dizkiezun lege eta aginduak».
13 Jaiki eta Jainkoaren mendira igo zen Moises, Josue bere laguntzailearekin.