1 «Egin egoitza liho-hari bihurrituz eta purpura more, gorri eta gorriminez eginiko hamar zapiz, eta bordatu horietan apain izaki hegaldunak.
2 Zapi guztiak neurri berekoak izango dira: hamalau metro luze eta bi metro zabal.
3 Josi zapiak elkarri bosnako bi sailetan,
4 eta ipini purpura morezko lokarriak bi zapi-sailen ertzetan:
5 berrogeita hamar lokarri ertz bakoitzean, alde batekoak bestekoei egokituz.
6 Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko, egoitza osoak bata egin dezan.
7 «Egin ahuntz-ilezko beste hamaika zapi, egoitza estaliko duen oihal-etxola eratzeko.