11 Egin brontzezko berrogeita hamar katigailu ere, eta erantsi lokarriei, oihal-etxola osoak bat egin dezan.
12 Oihal-etxolako zapiak handiagoak direnez, gehiegizkoa duten erdia egoitzaren atzetik zintzilik geldituko da.
13 Zabalean sobera dutena bi alboetatik zintzilik geldituko da —metro erdia alde bakoitzetik—, egoitza estaltzeko.
14 Egin bi estaldura oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.
15 «Egin akazia-zurezko oholak egoitzarako eta jarri tente:
16 ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da;
17 bi mingain izango ditu bakoitzak, ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egingo dituzu egoitzarako ohol guztiak.