19 azpian zilarrezko berrogei oin dituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat.
20 Egoitzaren beste aldera, iparraldera, beste hogei ohol jarriko dituzu,
21 azpian zilarrezko berrogei oin dituztela, ohol bakoitzeko bi oin.
22 Egoitzaren atzealdera, mendebaldera, jarri sei ohol,
23 eta beste bi atzealdeko kantoietarako.
24 Ohol hauek behealdean bereiz jarriko dituzu eta gainaldean, lehenengo eraztunaren parean, ongi lotuak. Egin honela bi kantoietarako bi oholak ere.
25 Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin izango dituzte, ohol bakoitzeko bi oin.