25 Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin izango dituzte, ohol bakoitzeko bi oin.
26 «Egin akazia-zurezko bost zehar-egur egoitzaren alde bateko oholentzat,
27 bost beste aldeko oholentzat eta beste bost atzealdeko, hau da, mendebaldeko, oholentzat.
28 Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatuko ditu oholak.
29 Urreztatu oholak eta zehar-egurrak, eta egin urrezko eraztunak, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.
30 Eraiki egoitza, mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera.
31 «Egin errezela, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bordatu bertan apain bi izaki hegaldun.