1 «Egin akazia-zurezko aldarea, karratua: bi metro eta erdi luze-zabal eta metro eta erdi gora.
2 Egin lau adar lau ertzetarako, aldarearekin gorputz bat bera eginez; estali brontzez aldarea.
3 Egin txingar-ontzi, pala, isipu-ontzi, sardexka eta errautsontziak; tresna guztiok brontzez eginen dituzu.
4 Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.
5 Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.
6 Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;
7 eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.