13 Ekialdetik, ataria hogeita hamabost metro zabal izango da:
14 sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin,
15 eta beste hegalak, beste zazpi metro eta erdi oihal, hiru zutabe eta hiru oinekin;
16 atariaren sarrerak hamar metro oihal izango ditu, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehunduak, lau zutabe eta lau oinekin.
17 Atari inguruko zutabe guztiek zilarrezko ziri eta kakoak izango dituzte, eta brontzezko oinak.
18 Ataria berrogeita hamar metro luze eta hogeita bost metro zabal izango da alde bakoitzetik, eta bi metro eta erdi gora. Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak.
19 Egoitzaren kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.