12 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
13 «Esan israeldarrei: Errespetatu nire larunbatak, hauxe baita belaunez belaun nire eta zuen arteko loturaren ezaugarria, jakin dezazuen nik, Jaun honek, aukeratu zaituztedala.
14 Errespetatu, beraz, larunbata, egun sakratua baita zuentzat. Larunbata profanatzen duenak heriotza-zigorra izango du; egun horretan lan egiten duena herritik bota egingo dute.
15 Sei egunez lan egingo duzue, baina zazpigarren eguna larunbata da, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna. Larunbatez lan egiten duenak heriotza-zigorra izango du.
16 Beraz, israeldarrek belaunez belaun errespetatuko dute larunbata, betiereko konpromiso gisa.
17 Nire eta israeldarren arteko loturaren ezaugarri izango da, sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak eta zazpigarrenean lanari utzi eta atsedena hartu baitzuen».
18 Jaunak, Sinai mendian Moisesekin hitz egiten amaitu zuenean, legearen bi harlauzak eman zizkion, Jainkoaren behatzez idatziak.