27 Jaunak esan zion Moisesi: «Idatzi agindu horiek, horiek baitira zurekin eta israeldarrekin egiten dudan itunaren muina».
28 Berrogei egun eta berrogei gau egon zen Moises mendian Jaunarekin. Ez zuen ezer jan, ez edan. Han idatzi zituen harlauzetan itunaren xedapenak, hamar aginduak.
29 Ondoren, Moises Sinai menditik jaitsi zen, legearen bi harlauzak eskuan zeramatzala. Ez zekien aurpegia distiratsu zuenik, Jaunarekin mintzatu izanagatik.
30 Aaronek eta israeldar guztiek ikusi zuten Moisesek aurpegia distiratsu zuela, eta beldur ziren harengana hurbiltzeko.
31 Moisesek dei eginik, Aaron eta elkarteko buruzagiak hurbildu zitzaizkion, eta Moises hizketan hasi zitzaien.
32 Ondoren, israeldar guztiak hurbildu zitzaizkion, eta Jaunak mendian emandako agindu guztiak adierazi zizkien Moisesek.
33 Hitz egiten amaitu zuenean, zapi batez estali zuen aurpegia.