29 Ondoren, Moises Sinai menditik jaitsi zen, legearen bi harlauzak eskuan zeramatzala. Ez zekien aurpegia distiratsu zuenik, Jaunarekin mintzatu izanagatik.
30 Aaronek eta israeldar guztiek ikusi zuten Moisesek aurpegia distiratsu zuela, eta beldur ziren harengana hurbiltzeko.
31 Moisesek dei eginik, Aaron eta elkarteko buruzagiak hurbildu zitzaizkion, eta Moises hizketan hasi zitzaien.
32 Ondoren, israeldar guztiak hurbildu zitzaizkion, eta Jaunak mendian emandako agindu guztiak adierazi zizkien Moisesek.
33 Hitz egiten amaitu zuenean, zapi batez estali zuen aurpegia.
34 Jaunarekin mintzatzeko beraren aurrera sartzen zenean, zapia kentzen zuen irten arte. Ateratzean, Jaunak agindua adierazten zien israeldarrei.
35 Israeldarrek Moisesen aurpegia distiratsu ikusten zutenez, zapi batez estaltzen zuen, Jaunarekin berriro mintzatzera sartu arte.