1 «Beraz, Betzalelek, Oholiabek eta santutegiko zerbitzurako behar den guztia egiteko jakituria eta trebezia Jaunak eman dizkien artisauek, Jaunak agindu bezala egingo dute guztia».
2 Deitu zituen, bada, Moisesek bai Betzalel eta Oholiab, bai Jaunak trebetasunez beteak zituen eta lanerako borondatea zuten guztiak,
3 eta eskura eman zizkien, santutegiko zerbitzuan behar zena egiteko israeldarrek ekarriak zituzten eskaintza guztiak. Eguna joan, eguna etorri, israeldarrek beren borondatezko eskaintzak ekartzen jarraitzen zutenez,
4 santutegiko lanetan ari ziren artisauak lanari utzi eta
5 Moisesengana joan ziren, esanez: «Jaunak agindutako lanetarako behar den baino gehiago ari da herria ekartzen».
6 Orduan, Moisesek agindu hau aldarrikatu zuen kanpalekuan: «Ez gizonek, ez emakumeek, ez dezatela gehiago santutegirako eskaintzarik ekar». Eta herriak utzi egin zion eskaintzak ekartzeari,
7 egin behar ziren lanetarako nahikoa eta gehiago baitzen ordu arte ekarria.