11 eta purpura morezko lokarriak ipini zituzten bi zapi-sailen ertzetan:
12 berrogeita hamar lokarri ertz bakoitzean, alde batekoak bestekoei egokituz.
13 Urrezko berrogeita hamar katigailu ere egin zituzten, eta horiekin zapi-sail bat besteari lotu, egoitza osoak bat egiten zuelarik.
14 Ahuntz-ilezko beste hamaika zapi ere egin zituzten, egoitza estaliko zuen oihal-etxola eratzeko.
15 Zapi guztiak neurri berekoak ziren: hamabost metro luze eta bi metro zabal.
16 Zapiak elkarrekin josi zituzten, bost alde batetik eta sei bestetik.
17 Gero, berrogeita hamar lokarri ipini zituzten elkarrekin jositako sail bakoitzaren ertzean.