18 Brontzezko berrogeita hamar katigailu ere egin zituzten, oihal-etxola osoa lotu eta bat eginik geldi zedin.
19 Bi estaldura egin zituzten oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.
20 Akazia-zurezko oholak egin zituzten egoitzarako eta tente jarri:
21 ohol bakoitza bost metro luze zen eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal;
22 bi mingain zituen bakoitzak ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egin zituzten egoitzarako ohol guztiak.
23 Hauetatik hogei hegoaldera jarri zituzten,
24 azpian zilarrezko berrogei oin zituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat;