25 egoitzaren beste aldera, iparraldera, beste hogei ohol,
26 azpian zilarrezko berrogei oin zituztela, ohol bakoitzeko bi oin;
27 egoitzaren atzealdera, mendebaldera, sei ohol,
28 eta beste bi atzealdeko kantoietarako.
29 Ohol hauek behealdean bereiz jarri zituzten eta goialdean, lehenengo eraztunaren parean, ongi lotuak. Honela egin zituzten kantoietarako bi oholak ere.
30 Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin zituzten, ohol bakoitzeko bi oin.
31 Akazia-zurezko bost zehar-egur egin zituzten, egoitzaren alde bateko oholentzat,