30 Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin zituzten, ohol bakoitzeko bi oin.
31 Akazia-zurezko bost zehar-egur egin zituzten, egoitzaren alde bateko oholentzat,
32 bost beste aldeko oholentzat eta bost atzealdeko, hau da, mendebaldeko, oholentzat.
33 Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatzen zituen oholak.
34 Oholak eta zehar-egurrak urreztatu egin zituzten eta urrezko eraztunak egin, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.
35 Errezela ere egin zuten, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bertan apain bordatu bi izaki hegaldun.
36 Errezelarentzat akazia-zurezko lau zutabe egin zituzten, urrez estaliak eta urrezko kakoz hornituak, eta, zilarra urtuz, lau oin egin zizkieten zutabeei.