5 Moisesengana joan ziren, esanez: «Jaunak agindutako lanetarako behar den baino gehiago ari da herria ekartzen».
6 Orduan, Moisesek agindu hau aldarrikatu zuen kanpalekuan: «Ez gizonek, ez emakumeek, ez dezatela gehiago santutegirako eskaintzarik ekar». Eta herriak utzi egin zion eskaintzak ekartzeari,
7 egin behar ziren lanetarako nahikoa eta gehiago baitzen ordu arte ekarria.
8 Lanean ziharduten artisauek egoitza egin zuten, liho-hari bihurrituz eta purpura more, gorri eta gorriminez eginiko hamar zapiz; zapietan izaki hegaldunak apain bordatu zituzten.
9 Zapi guztiak neurri berekoak ziren: hamalau metro luze eta bi metro zabal.
10 Zapiak elkarrekin josi zituzten bosnako bi sailetan,
11 eta purpura morezko lokarriak ipini zituzten bi zapi-sailen ertzetan: