20 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.
21 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa zuen behealdean.
22 Beso eta kopek gorputz bat bera egiten zuten argimutilarekin. Guztia urre garbiz landua zen.
23 Zazpi kriseilu egin zituen urre garbiz; su-hatzak eta errautsontziak ere urre garbizkoak ziren.
24 Hogeita hamabost kilo urre garbi erabili zituen argimutila eta hornigaiak egiteko.
25 Akazia-zurezko intsentsu-aldarea egin zuen, karratua: metro erdi bat luze-zabal eta metro bat gora. Aldare-ertzeko adarrek gorputz bat bera egiten zuten aldarearekin.
26 Urre garbiz estali zituen gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta urrezko hegala ezarri inguruan.