6 Urre garbizko estalkia egin zuen: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal;
7 estalkiaren bi ertzetan bi izaki hegaldun egin zituen, urrez landuak,
8 bata ertz batean eta bestea bestean, estalkiarekin gorputz bat bera egiten zutelarik.
9 Hegoak zabalik zeuzkaten estalkiaren gainetik, berau babesteko; elkarren buruz buru zeuden, estalkiari begira.
10 Akazia-zurezko mahaia egin zuen: metro bat luze, metro erdi bat zabal eta hirurogeita hamabost zentimetro gora.
11 Urre garbiz urreztatu zuen eta urrezko hegala ezarri inguru guztian.
12 Zortzi zentimetro zabaleko uztai batez hornitu zuen, eta urrezko ertza egin uztaiari.