9 Hegoak zabalik zeuzkaten estalkiaren gainetik, berau babesteko; elkarren buruz buru zeuden, estalkiari begira.
10 Akazia-zurezko mahaia egin zuen: metro bat luze, metro erdi bat zabal eta hirurogeita hamabost zentimetro gora.
11 Urre garbiz urreztatu zuen eta urrezko hegala ezarri inguru guztian.
12 Zortzi zentimetro zabaleko uztai batez hornitu zuen, eta urrezko ertza egin uztaiari.
13 Urrezko lau eraztun egin zizkion eta lau oinen ertzei erantsi,
14 uztaiari atxikiz; haietatik hagak sarrarazi zituen mahaia eramateko eran.
15 Mahaia eramateko hagak akazia-zurez egin zituen eta urreztatu.