11 Isuri olioa uraskaren eta beronen oinaren gainera eta sagaratu.
12 «Hurbilarazi Aaron eta beronen semeak elkarketa-etxolaren sarrerara eta garbi daitezela urez.
13 Arropa sakratuz jantziko duzu Aaron eta, gainera olioa isuriz, nire apaiz-zerbitzurako sagaratuko.
14 Ondoren, hurbilarazi haren semeak, jantzi tunikak,
15 eta isuri gainera olioa, Aaronen gainera bezala, nire apaiz izan daitezen. Gantzudura honen bidez, betiko izango dira apaiz belaunez belaun».
16 Moisesek zehatz-mehatz egin zuen Jaunak agindu guztia.
17 Hala, Egiptotik irten eta bigarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, eraiki zuten egoitza.