25 Eta kriseiluak piztu zituen Jaunaren aurrean, beronek Moisesi agindu bezala.
26 Urrezko aldarea ere elkarketa-etxolaren barruan jarri zuen, errezelaren aurrean,
27 eta intsentsu usaintsua erre zuen bertan, Jaunak agindu bezala.
28 Gero, Moisesek oihala ipini zuen egoitzaren sarreran.
29 Elkarketa-etxolaren sarreran erre-oparien aldarea ezarri zuen, eta erre-opariak eta labore-opariak egin zituen bertan, Jaunak agindu bezala.
30 Elkarketa-etxolaren eta aldarearen artean ezarri zuen uraska eta urez bete, garbikuntzetarako.
31 Bertan garbitzen zituzten esku-oinak Moisesek, Aaronek eta honen semeek.