30 Elkarketa-etxolaren eta aldarearen artean ezarri zuen uraska eta urez bete, garbikuntzetarako.
31 Bertan garbitzen zituzten esku-oinak Moisesek, Aaronek eta honen semeek.
32 Hala egiten zuten elkarketa-etxolan sartzen eta aldarera hurbiltzen ziren bakoitzean, Jaunak Moisesi agindu bezala.
33 Azkenik, ataria eraiki zuen Moisesek egoitza eta aldare inguruan, eta atari-sarreran oihala jarri.Honela burutu zituen Moisesek lan guztiak.
34 Orduan, lainoak elkarketa-etxola estali zuen eta Jaunaren aintzak egoitza bete zuen.
35 Moises ez zitekeen elkarketa-etxolan sar, haren gainean kokaturik baitzegoen lainoa eta Jaunaren aintzak betetzen baitzuen egoitza.
36 Egoitzaren gainetik lainoa altxatzen zenean abiatzen ziren israeldarrak, bidaialdi bakoitzean;