33 Azkenik, ataria eraiki zuen Moisesek egoitza eta aldare inguruan, eta atari-sarreran oihala jarri.Honela burutu zituen Moisesek lan guztiak.
34 Orduan, lainoak elkarketa-etxola estali zuen eta Jaunaren aintzak egoitza bete zuen.
35 Moises ez zitekeen elkarketa-etxolan sar, haren gainean kokaturik baitzegoen lainoa eta Jaunaren aintzak betetzen baitzuen egoitza.
36 Egoitzaren gainetik lainoa altxatzen zenean abiatzen ziren israeldarrak, bidaialdi bakoitzean;
37 baina lainoa altxatzen ez bazen, ez ziren abiatzen, altxatu arte.
38 Israeldarren ibilaldi guztian, Jaunaren lainoa egoitzaren gainean egon zen egunez, eta sua gauez, Israel herri osoak ikusteko moduan.