12 Israeldarrak Egipto osoan sakabanatu ziren soroetan lasto bila.
13 Lan-arduradunek estutu egiten zituzten, esanez: «Burutu zeuen egitekoa, egunean egunekoa, lastoa zeneukatenean bezala».
14 Faraoiaren lan-arduradunek, beraiek izendaturiko langilezain israeldarrak zigortzen zituzten, esanez: «Zergatik ez duzue atzo eta gaur osotu ezarritako adreilu-kopurua, orain arte bezala?»
15 Hala, langilezain israeldarrak faraoiari joan zitzaizkion oihuka:—Jauna, zergatik erabiltzen gaituzu honela zeure zerbitzariok?
16 Lastorik ematen ez eta adreiluak egiteko agintzen digute eta jo egiten gaituzte, errua zure herriarena izanik.
17 Faraoiak erantzun zien:—Alfer hutsak zarete! Horrexegatik diharduzue Jaunari sakrifizioak eskaintzera joan behar duzuela esaten.
18 Zoazte lanera! Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue.