5 Entzun ditut egiptoarrek esklabo eginiko israeldarren intziriak eta oroitu naiz neure itunaz.
6 Horregatik, esan israeldarrei: Neu naiz Jauna! Neuk askatuko zaituztet Egiptoarrek ezarri dizueten lan astun eta esklabotzatik eta ahalmen handiz eta eskubide osoz berreskuratuko.
7 Neure herritzat hartuko zaituztet eta zeuen Jainko izango nauzue; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa, Egiptoko lan astunetatik aterako zaituztena.
8 Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldera eramango zaituztet eta haren jabe egingo. Ala ni Jauna!»
9 Hala mintzatu zitzaien Moises israeldarrei, baina hauek ez zioten jaramonik egin, esklabotza astunarengatik etsita baitzeuden.
10 Orduan, Jaunak esan zion Moisesi:
11 —Zoaz Egiptoko errege faraoiagana eta esaiozu israeldarrei joaten uzteko.