1 Orduan, Jaunak esan zion:—Hara, neure ordezko jartzen zaitut faraoiaren aurrean, eta zeure anaia Aaron izango duzu bozeramaile.
2 Nik agindutako guztia zeure anaia Aaroni esango diozu eta hark faraoiari hitz egingo dio, bere lurraldetik israeldarrei joaten utz diezaien.
3 Baina nik setatsu bihurtuko dut faraoia. Mirari eta egintza harrigarri ugari egingo ditut Egipton;
4 hala ere, faraoiak ez dizue jaramonik egingo. Orduan, gogor zigortuko dut Egipto eta aginpide handiz aterako lurralde hartatik ene herri Israel gudaroste baten gisan.
5 Orduan jakingo dute egiptoarrek ni naizela Jauna, Egipto zigortu eta bertatik israeldarrak aterako ditudanean.