11 Faraoiak, bere aldetik, Egiptoko jakitunak eta aztiak deiarazi zituen, eta hauek beren azti-baliabidez gauza bera egin zuten:
12 nork bere makila jaurti eta suge bihurtu zen. Baina Aaronen makilak irentsi egin zituen jakitun eta aztienak.
13 Hala ere, faraoiak bere teman jarraitu zuen eta entzungor egin zien, Jaunak esan bezala.
14 Gero, Jaunak esan zion Moisesi: «Burugogor jarri da faraoia eta ez dio herriari irteten utzi nahi.
15 Zoaz bihar goizean berarengana, Nilo ibaira doanean. Itxaroiozu ibaiertzean; eraman zeurekin suge bihurtu den makila.
16 Eta esaiozu: Jaunak, hebrearren Jainkoak, zuregana bidali nau bere herriari joaten uzteko esatera, basamortuan gurtza eman diezaioten. Zuk muzin egin duzu orain arte,
17 baina orain aitortu beharko duzu nor den benetan Jauna: eskuan dudan makilaz ibaiko urak jotzean, odol bihurtuko dira.